top of page

Parte hartu nahi ? (Josteko jarraibideak)

Baina nola handitu dezakegu figura hori? Zer egin dezakegu guk euskararen herria josteko?

Ba ideia sinple sinplea da: Etxean gorderik ditugun oihal zati, botoi, hari, pilota, adar eta abarrak kaxoi itxi eta ilunetatik atera eta plazaren argira atera behar ditugu.

Bertan beste herritarrekin mihiaz elkartzeaz gain, gure elementuak ere hariaz josteko aukera izango dugu. Horrela, lan isil eta jarrai horren bidez, euskararen metafora den figura koloretsu, alai eta adarkatua handitzen joango gara, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuz.

. Norbanakoak:

Alde batetik, “Zonalde diskriminatua” izeneko txostena deskargatu, inprimatu, irakurri eta pasa, edota berbidali.

Beste aldetik, zure ohial zatia bidali (Kontaktua) ala eros dezakezu, 10 euroko ekarpena eginez gure kontu korrontean (3035 0025 89 0250089390); transferentzia egiterakoan, kontzeptuan, “hamarratz+zure izena+tlf.zbk”. Gure blogean Hamarratz-lagunak txokoan agertuko zarete ere.

 

.Eskolak eta Ikastetxeak:

Alde batetik, “Hamarratz” izeneko unitate didaktikoa deskargatu eta ikasleekin landu.

Beste aldetik, “josteko argibideak” hemen aurki ditzakezue. Zuen ekarpena josi, eta gurera (Kontaktua) ekarri edota bidali. Bestela deitu, eta bila joango gara.

Oharra: Prozesua argazkiz edota bideoaz jasotzea eskertuko dizuegu. Bukaeran, material hori bildu eta gure blogean zabalduko dugu.

 

.Elkarteak:

Alde batetik, “Hamarratz” izeneko unitate didaktikoa deskargatu eta zuen kideen artean landu, edota “Zonalde diskriminatua” izeneko txostena deskargatu, inprimatu, irakurri eta pasa, edota berbidali zuen bazkideei.

Beste aldetik, “josteko argibideak” hemen aurki ditzakezue. Zuen ekarpena josi, eta gurera ekarri edota bidali. Bestela deitu , eta bila joango gara. Kontaktua

Bukatzeko, diru ekarpen sinbolikoa egin dezakezue ere, 50 euro. Horren truke, ohial zati bat zuen elkarteko izenarekin josiko dugu eta “Hamarratz-lagun” agiria jasoko duzue, eta gure blogean sustatzaileen txokoan agertuko zarete.

Oharra: Prozesua argazkiz edota bideoaz jasotzea eskertuko dizuegu. Bukaeran, material hori bildu eta gure blogean zabalduko dugu.

 

. Udalak:

Alde batetik, “Zonalde diskriminatua” izeneko txostena eta “Hamarratz” dinamikaren eskuorria deskargatu, inprimatu, irakurri eta pasa, edota berbidali bizilagun eta herriko elkarteei.

Beste aldetik, hemen “Hamarratz” dinamikaren aldeko mozioa deskargatu dezakezue. Bertan, Sortzen Elkartearekin harremanetan jarriko zaretela adosten da, data egoki batean “Hamarratz Eguna” antolatzeko helburuarekin.

Bukatzeko, dinamika honen aldeko diru ekarpen sinbolikoa egin dezakezue ere, 200 euro. Horren truke, ohial zati bat zuen udaleko izenarekin josiko dugu, “Hamarratz-lagun” agiria jasoko duzue, eta gure blogean sustatzaileen txokoan agertuko zarete.

 JOSTEKO JARRAIBIDEAK
.Materialak eta osaketa (Besoa eta Burua):

Gomaespumaz egindako egitura bat egitea proposatzen dizuegu. Barrutik hutsik ala konpaktoa izan daiteke. Egitura horren gainean nahi, edota ahal, dugun guztia josiko genuke: ohial zatiak, kamisetak eta bestalako arropa, txanoak, panpinak, fieltro, artilaz egindako zatiak, plastikozko objetu txikiak josi ala itsasi, hiru dimentsioetako formak sortu eta josi, ... irudimena aurrera !

 

“BESOA” .Neurriak :

Parte hartzaileen araberako luzera izan daiteke (jende gehiagorekin, luzeagoa, alegia). Baina adibidez, luzeran, 2 metro inguruko “besoak” egitea aholkatzen dizuegu. Diametroari dagokionez, hiru mota proposatzen ditugu:

-. Txikiak: 20 zmtoetako diametro baino gutxiagokoak.

-. Ertainak: 20 eta 40 zmtoetako ingurukoak.

-. Handiak: 40 eta 60 zmtoetako ingurukoak.

 

“BURUA”:

Forma hauek, borobil itxurakoak izango dira, batzuk pilota formadunak, baina beste batzuk flotagailu formadunak. Kasu hauetan, teknikoki korapilatsuagoa izan daiteke, baina tira, dena da posible!

.Neurriak:

Diametroari dagokionez, metro eta metro t'erdi tarteko piezak egitea aholkatzen dizuegu. Pilotak ez dira guztiz borobilak izan behar, ezta “flotadoreak” ere.

 

 

bottom of page